SD LOGROÑES – SANSE (IGANDEA, 12:00)

Las Gaunas bisitatuko dute

Sansek Las Gaunasen jokatuko du igande honetan SD Logroñesen aurka. Txuri-urdinek puntu bat lortu zuten pasa den asteburuan Zubietan Arenteiroren aurka bi goleko aldea alferrik galdu ondoren. Gure filiala, hori bai, galdu gabe eta playoff postuetan dago. Errioxarrak, bestalde, ez dira nahi bezalako denboraldiaren hasiera izaten ari, entrenatzaile aldaketa barne, eta jaitsiera-eremua baino postu bat gorago daude. Beste emaitza on baten bila. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!

REAL C – SD GERNIKA (LARUNBATA, 18:00)

Gure hirugarren taldeak Gernika hartuko du etxean beste garaipen bat lortzeko helburuarekin Zubietan jokatutako azken partidetan puntuek ihes egin ostean. Bizkaitarrak txuri-urdinak baino puntu bat gutxiagorekin daude eta aurkari gogorra izango dira.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

12:00 Infantil Txikia – CD Arrupe Chaminade (RSTV)

18:00 Real C – SD Gernika (RSTV)

Igandea:

10:00 Ohorezko Kadetea – Real Union (RSTV)

13:00 Emakumezkoen B taldea – Real Sporting de Gijon (RSTV)

16:00 Emakumezkoen C taldea – CD Elorrio (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!