UD LAS PALMAS-REAL SOCIEDAD (ABUZTUAK 25, 19:30)

Las Palmaserako sarrerak

Jada abuztuaren 25ean Gran Canariaseko Futbol Zelaian (19:30) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 300 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 195 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 50 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera languntaldeentzat.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentza eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik abuztuak 21era bitarte, biak barne, egin behar da. Epea hilak 21ean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Mesedez, bete itzazu inprimakiak Las Palmasera joango diren pertsonen datuekin, ez baita onartuko izen-aldaketarik txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!