URRE ETA BRILLANTEZKO INTSIGNIA JASOKO DU PARTIDAREN ATARIAN

Legenda betirako

Aurreko astean ezagutu genuen Aritz Elustondok ez duela klubean jarraituko denboraldi honen amaieran. Lehen taldean hamarkada bat baino gehiago eman ondoren, beasaindarra, denbora honetan guztian, Realeko jokalari batek izan behar duenaren adibide bikaina izan da.
Langilea, zintzoa, konprometitua eta, beste ezeren gainetik, taldekide aparta. Gaur arte, 311 aldiz jantzi du atzelariak kamiseta txuri-urdina. Guztion oroimenean geratuko da klub honenganako maitasuna eta, batez ere, lortutako bi Errege Kopak, bietan jokalari garrantzitsu izanda.
Gipuzkoako txiki guztien ametsa bete du Aritzek. Guk gureak betetzen jarraitzen dugu, hau da, bera bezalako jendeak Realean jokatzea.
Igandean merezitako omenaldia jasoko du txuri-urdin bezala egin duen ibilbide bikaina aitortzeko. Jokin Aperribayk, partidaren atarian, klubaren urre eta brillantezko intsignia ezarriko dio. Txaloka eskuak haustea merezi du, Aritzek Realeko familiaren esker ona, miresmena eta begirunea senti dezan. Eskerrik asko guztiagatik, Elus.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!