Deportivo Alaves – Real Sociedad (18:30)

Lehen derbiaren bila!

Realak denboraldiko lehen derbia jokatuko du gaur. Txuri-urdinak Mendizorrotzara doaz 18:30etatik aurrera Deportivo Alavesen aurka jokatzeko. Taldea berrindartuta dator paroi internazionalean egindako lanaren ondoren. Hiru neurketa astero izango dituzte gipuzkoarrek hurrengo egutegian eta taldeak bide onetik hasi nahi du. Gasteizera gerturatuko diren zaleen laguntzarekin, helburua gertuago egongo da. 


Debuta egingo du gaur bere zaleen aurrean De Biasiren Deportivo Alaves. Entrenatzaile italiarrak Luis Zubeldiaren lekua hartu zuen aurreko jardunaldian eta denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Ciutat de Valencian. Babazorroek maila handiko jokalariak dituzte, Ibai Gomez, Bojan Krkic edo Munir El Haddadi besteak beste, eta Realak gertutik jarraitu behar izango ditu emaitza on bat ateratzeko. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!