Real Sociedad 3-0 Real Madrid

Lehen mailan mantentzeko pauso handia

Vídeo

Duela 16 urte Realak partida oso zail bat jokatu behar zuen etxean. Txuri-urdinek Real Madrid jasotzen zuten Anoetan. Emaitza on bat lortzea gipuzkoarren ezinbesteko helburua zen lehen mailan mantentzeko. Eta taldeak helburua lortu zuen. Erritmo handiko neurketa izan zen eta Realak madrildar taldea gainditu zuen. Lehen zatia oso orekatua izan zen. Aldiz, bigarren zatian golak iritsi ziren. Kovacevicek lehena egin zuen penalti baten bidez. Aurkariak partida estutu zuen berdinketaren bila. Hala ere, Khokhlovek bigarrena sartu zuen bost minutu falta zirenean eta De Paulak hirugarrena lortu zuen azken minutuan. Lehen mailan mantentzeko pauso handia izan zen.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!