Jon Aleman (Donostia, 1984) izango da lehen taldeko atezainen entrenatzailea, behin Luis Llopisek talde txuri-urdinarekin zuen kontratua amaitzea erabaki eta gero. Aleman, Sanseko atezainen entrenatzailea izandakoa azken hiru denboraldietan, lehen taldeko atezainen entrenatzailea izan zen 2015 eta 2018 artean. Bigarren Mailara igotzea lortu zuen Sanseren pieza garrantzitsua izan da aurten eta denboraldi honetan, une labur batean, lehen taldeko atezainen buru ere izan zen.
Roberto Vazquez (Madril, 1983), orain arte Real Madrideko atezainen entrenatzailea izan dena, Sanseko atezainen entrenatzaile berria izango da. Azken 14 denboraldietan Real Madriden aritu da, eta azken hirurak lehen taldean. Aurretik atezainen entrenatzailea izan zen Getafen eta CD San Fernando de Henaresen.
Realak eskerrak eman nahi dizkio Luis Llopisi lehen taldeko atezainen entrenatzailea izan den hiru denboraldietan egindako lanagatik, eta zorte handia opa dio etorkizunean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin