Pellegrino Matarazzok zuzentzen duen gizonezkoen lehen taldearen staffak berregituraketa bat aurkeztuko du biharko saiotik aurrera. David Casamichana prestatzaile fisikoak eta Felipe Sanchez talde laguntzaile propioak lanean ez jarraitzeko nahia adierazi diote klubari eta Realeko kide izateari utziko diote.
David Casamichana 2018ko udan iritsi zen Zubietara eta ekarpen handiko zortzi denboralditan lehen taldearen partzela fisikoa zuzentzen aritu da, baita klubaren baldintzapeko unitatea zuzentzen ere. Felipe Sanchez uztailean sartu zen klubean.
Klubak eskerrak eman nahi dizkie David eta Feliperi denboraldi honetan egindako lanagatik eta biei onena opa die bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako.
OIER AGIRREZABALAGA, LEHEN TALDEKO PRESTATZAILE FISIKO BERRIA
Oier Agirrezabalaga izango da biharko saiotik lehen taldeko prestatzaile fisiko berria. Azpeitiarrak, orain arte oinarrizko futbolaren garapenaren arduraduna, 17 denboraldi egin ditu Zubietako harrobiko hainbat talde eta kategoriatan, horietatik 10 bigarren talde txuri-urdinean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin