Dagoeneko osatu da Asier Garitanok gidatuko duen staff teknikoa. Teknikari txuri-urdin berriak izango duen egitura teknikoko kideak izango dira Ruben De la Barrena, bigarren entrenatzailea, Ion Ansotegi, lan indibidualez arduratuko den teknikaria, eta Luis Llopis, atezainen prestatzailea. Staffean, halaber, egitura osagarri bat egongo da, eta bere kideak izango dira Miguel Perez, prestatzaile fisiko nagusia, David Casamichana, kargako prestatzaile fisikoa, eta Iñigo Almandoz, prestatzaile fisiko indibiduala. Horiez gain, staffean egitura emozional bat egongo da, Imanol Ibarrondo coachak gidatuta, baita analisirako egitura bat ere Beñat Labaien zuzenduta eta Iñaki Ulloaren kolaborazioarekin.
EGITURA TEKNIKOA
Asier Garitano Bergaran jaio zen 1969ko abenduaren 6an. Futbolari bezala ibilbidea Bilbao Athleticen hasi zuen, ondoren Eibar, Cartagena, Cadiz, Gava, Racing de Ferrol, Burgos, Alicante eta Benidormen ere jokatu zuen. Entrenatzaile izateari ekin zio Alicante taldean, non bost urte egon zen bigarren entrenatzaile moduan. Ondoren, lehen entrenatzaile bezala, Castellon, Orihuela, eta Alcoyanon egon zen 13-14 deboraldian Leganesengatik fitxatu baino lehen. Hiru denboralditan talde pepineroa Bigarren B Mailatik Lehen Mailara eraman zuen. Espainiako goi mailako futbolean Leganesek egindako bi denboraldi txukunek Realaren ateak ireki dizkio Garitanori. Langilea eta metodikoa, hazten jarraitzeko gogoz iristen da klub txuri-urdinera. Ongi etorri, Asier.
Ruben De la Barrera Coruñakoa da, 33 urte, eta 21 urte baino ez zuela hasi zen prestatzaile lanetan, Galizian eta Gaztela eta Leongo beheko kategorietan, 2013an brontzezko dibisiora iritsi zen arte, CD Guijuelo zuzentzeko. Ondoren, Real Valladoliden filialetik igaro eta gero, orain arte Cultural y Deportiva Leonesa zuzendu du, zeinak 2017an lortu zuen Bigarren Mailara igotzea, eta denboraldi honetan zilarrezko dibisioan gidatu du taldea.
Ion Ansotegi (Berriatua, 1982), Realeko jokalari ohia, 305 partida ofizialetan aritu zen lehen taldean jokatu zuen 11 denboraldietan. Gaur egun, Ansotegi Realeko Organigrama Teknikoko kidea da, eta bere zeregina izan da harrobiko jokalarien prestakuntzaren bigarren etapa koordinatzea, baita ere Sanse, Real C eta Jubenilen Ohorezko Dibisioaren staff teknikoari laguntzea.
Luis Llopis: 53 urte ditu eta Hernanikoa da. Hasieran atezainen entrenatzaile bezala Gipuzkoako hainbat taldeetan aritu zen, Hernanin eta Real Unionen besteak beste. 2003an Zubietara iritsi zen Realaren azpiko mailetan aritzeko, bi denboraldiz egon zen talde txuri-urdinean. Real Madrideko harrobira iritsi zen 2005eko udaran. 2008an Joaquin Caparrosekin batera Athletic Club-ek fitxatu zuen. Entrenatzaile andaluziarrarekin RCD Mallorcan, Levante UD-n eta Granada CF-n aritu zen. 2015ean talde madrildarrera itzuli eta lehenengo taldera igo zen Zinedine Zidane entrenatzaile izendatu zutenetik. UEFA Champions Leagueko azken hiru edizioak irabazi dituen staffaren parte izan da.
EGITURA PRESTATZAILEA
Miguel Pérez, Vinefarren jaioa, 33 urte, CD Leganeseko lehen taldearen gorputz teknikoan sartu zen Asier Garitano aulkira iritsi zenean, 2013ko udan, eta Bigarren Mailarako igoera bat eta Lehenengo Mailarako beste bat dauzka bere gain.
David Casamichana: kargako prestatzaile fisikoa. Santanderren jaioa, 34 urte, Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatetik. Torrelavegako Gimnasticako eta Santanderreko Racingeko prestatzaile fisikoa izan da, aholkularia F.C.Bartzelonan 17-18 denboraldian, eta Barça Innovation Hubeko aholkularia 2016. urtetik.
Iñigo Almandoz: prestatzaile fisiko indibiduala. Donostian jaioa, 36 urte, Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatetik. Real Unioneko eta Lleidako prestatzaile fisikoa izan da, entrenamendu indibidualera zuzendu den arte, eliteko kirolarientzat.
EGITURA EMOZIONALA
Imanol Ibarrondo: coacha. Bilbon jaioa, 51 urte. Futbolari profesional ohia 10 urtez, Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Kirol Erakundeak Kudeatzeko masterra EHUn. 2007az geroztik, coach profesional moduan dihardu, bai norbanakoekin bai taldeekin, kirolaren arloan zein enpresaren arloan.
BATeko (Basque Team) coaching eta lidergo zerbitzua zuzentzen ari da eta 2016tik, Mexikoko selekzioaren staffeko kidea da. Zuzenean lan egin du errugbiko espainiar gizonezkoen selekzioarekin, emakumezkoen belar hockeyko selekzioarekin, eta baita igeriketa sinkronizatuko eta gizonezkoen belar hockeyko selekzioekin ere. Beste hainbat futbol taldeekin ere lan egin du (Celta, Oviedo, Athletic Club, Leganes, Pontevedra, Granada, Almeria…), eta coaching prozesu indibidualetan lagun die dozenaka futbolariri eta diziplina desberdinetako beste kirolari batzuei.
ANALISIAREN EGITURA
Beñat Labaien: Bergaran jaioa, 30 urte ditu. Championshipeko Leeds United FC taldetik dator, iraganean Elche, Fuenlabrada, Real Madrid, Atletico de Madrid eta Espainiako Federakuntzan ibili da teknikari eta analista bezala. Analisiaren Egitura zuzenduko du eta lehen taldeko analista izango da.
Iñaki Ulloa, 38 urteko bilbotarra, Ariketa fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatua, Athletic Clubeko beheko kategorietako atezainen prestatzailea izan zen, eta lehen taldeko gorputz teknikoko kidea, Qatarrera bidaiatu aurretik, Aspire proiektuan jarduteko, Akademiako atezainen departamentuko arduradun moduan; halaber, Qatarreko Futbol Federazioko beheko kategorietako atezainen arloko koordinatzailea izan zen.
OSASUN ETA ERRENDIMENDU EGITURA
Alain Sola (Arguedas, 1974): Egituraren arduraduna. Hezkuntza Fisikoan Lizentziatua eta Fisioterapeuta, Real Madriden (09-12) hasi zuen bere ibilbide profesionala. Aspire Academyra iritsi zen ondoren, futbolariekin lan egiteko ur instalazioen proiektua aurrera eramanaz. Katarreko 20 eta 23 urtez azpiko selekzioekin lan egin zuen ere. Ondoren, Cultural y Deportiva Leonesaren Osasun eta Errendimendu Egituraren (Aspire) zuzendaritzan egon zen. Realean prebentzio, osagarrien koordinazio, nekearen errekuperazioa eta lesioen errehabilitazioan zearko lan funtzionala.
Javier Barrera (Deba, 1962): Lehen taldeko medikua.
Imanol Soroa (Donostia, 1980): Fisioterapeuta
Iñaki Ayuela (Collado Villalba, 1980): Fisioterapeuta
Igor Sanchez (Donostia, 1981): Fisioterapeuta
Jon Igarzabal (Oñati, 1994): Fisioterapeuta
OINARRI EGITURA
Juantxo Trecet (Donostia, 1962): Delegatua
Mitxelo Olaizola (Lasarte-Oria, 1955): Utillero
Unai Olaizola (Lasarte-Oria, 1990): Utillero
Jose Luis Sanchez (Hernani, 1977): Utillero