Kamiseta txuri urdinak bereizten gaitu, gure nortasunaren parte da. Eta 2020-2021 denboraldiko lehenengo ekipazio berriak ez du huts egiten. Kolore hauek gure izaeraren parte dira. Aupa Real! Aupa txuri urdinak!
Kamiseta berriaren ezaugarrietako bat lepoa ‘V’ eran izatea da. Aurrealdean, bost marra bertikal ikusi daitezke eta baita armarri brodatua ere. Marrak urdinak dira. Eta parean, urdin argiagoko marra meheago batzuk agertzen dira. ‘MPerformanceSystem’ teknologia erabili du Macron-ek ekipazio hau sortzeko. Eta ezin hobea da gure koloreak harrotasun handiz erakusteko.
Atzealdean, silikonazko ikurrina nabarmentzen da. Gainera, lepoaren zatiaren barruan, zinta batean, ‘Aupa Txuri Urdinak’ esaldia dago idatzita eta gure armarria agertzen da berriro. Joko-galtzak zuriak dira, xehetasun urdinekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin