Oso garrantzitsuak izan zarete! Hilabete zailak izan dira, eta lan asko izan duzue. Zuen jardunaldiak oso luzeak eta gogorrak izan dira, eta den-dena eskaini duzue. Eskerrik asko!
Azken hilabeteetan etengabe lanean aritu zareten oinarrizko kolektibo guztietako langileez ari gara hitz egiten. Realeko familia osatzen dugun guztiok pentsatu dugu zuek izan behar zenutela lehenak gure lan-uniformea janzten, hau da, gure kamiseta berriak 2020-2021 denboraldirako. Eta emaitza bideoan ikus dezakezue.
Hau izango da gure taldeak erabiliko duen arropa 2020-2021 denboraldian zehar. Gure nortsauna erakusten jarraituko dugu jokatzen dugun edonon. Eta hau da zuei guztioi egiten dizuegun omenaldia ere. Eskerrik asko!
Salgai
Realeko kamisetak eta joko galtza-motza berriak jada online daude salgai, eta baita Reale Arenako zein Elkano kaleko dendetan ere (umeentzako eta helduentzako). Bilduma berri osoa hurrengo egunetan salgai egongo da.
Gogorazi nahi dizuegu bazkideek, akziodunek eta RS Fan-ek %10eko deskontua dutela erosketa guztietan. Eta zenbatekoaren %5 Realzale Programako puntu bihurtzen da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin