REAL SOCIEDAD-RCD ESPANYOL (IGANDEA, 19:30)

Igandeko informazio erabilgarria

Hemen duzu Anoetan igandean Real Sociedad eta RCD Espanyol taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (19:30):

Minutu bateko isilunea hildako bazkideen oroimenean

Partida hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egingo da 24-25 denboraldian zehar hil ziren bazkide guztien omenez. Ekitaldi honekin, Reala bizitza osoan bihotzean eraman duten pertsona horiek guztiak oroitzeko une xume baina hunkigarria izango da.

Keler Espazioa

Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Bere hiru entretenimendu eremuak martxan egongo dira. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotrenen informazio gehiago (klikatu HEMEN

Donostiabusen informazio gehiago (klik HEMEN) 

Ateen irekiera

Anoetako ateak 18:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Txarteldegia

Anoetako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17:30etatik aurrera egongo dira martxan.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Anoetako denda ofiziala 17etatik 19:30etara irekiko da. Tabernak 18:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 18:30etatik aurrera martxan egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!