SANSE COMPLUTENSE – REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:45)

Lehiakorrak

Belar hockeyko gure taldea Sanse Complutenseko kantxan izango da igandean. Joan den asteburuan Atlètic Terrassaren aurka lortutako puntu onari jarraipena emateko eta Erreginaren Koparako sasoi puntu ezin hobea eskuratzeko asmoarekin ekingo diote neskek partidari. Sant Cugat del Vallesen aste gutxi barru jokatuko den Erreginaren Koparako sasoi puntu ona hartzeko aproposa izango den partida da. Gainera, hitzordu horretako arerioa igandeko berbera izango da.

"Complu" k ibilbide bikaina darama. Taulan hirugarren, aurrerapauso bat eman dute denboraldi honetan eta edozertarako hautagaiak dira. Ez da irteera erraza izango txuri-urdinentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!