REAL C 2-0 CD CAYON

Liderraren garaipena

Vídeo

Gure hirugarren taldeak aurreko urtea amaitu zuen bezala hasi du urte berria, garaipenarekin. Talde txuri-urdinak huts eta bi irabazi du CD Cayonen aurka Zubietan. Partida parekotasun handiarekin hasi da. Kanpokoek estutu egin dute lehenengo minutuetan eta aukera garbiena bederatzigarren minutuan izan dute, baina Quitoraren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Hala ere, mahai gaineko lehen kolpea etxekoek eman dute. Marinek lehenengo gola sartzea lortu du Kortajarenaren pase on bati esker. Hortik aurrera, gipuzkoarrek nagusi izatea lortu dute, eta markagailuko tartea handitzeko aukerak izan dituzte. Garzonek bere oinetan izan du bigarren gola, baina kanpokoen atezainak aurrelari txuri-urdinaren gola eragotzi du. Sentsazio onak lehenengo berrogeita bost minutuetan, eta gipuzkoarrak markagailuan aurretik iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran kanpokoak berdinketaren bila irten dira, baina ez dute aukera garbirik sortu. Talde gipuzkoarrak partidako nagusitasuna mantendu du, eta errenta handitzeko aukerak izan ditu. Gorrotxategik, zutoinera joan den jaurtiketa gogor bati esker, izan du gure hirugarren taldearen aukera garbiena. Bost minuturen faltan Arzakek bi eta hutsekoa egin eta partida erabakita uztea lortu du. Hortik aurrera ezer gutxi egin ahal izan du talde kantabriarrak markagailuko tartea txikitzeko.

Partida bikaina jokatu du Real Ck, eta denboraldi ederra egiten jarraitzen du. Garaipen honekin Sergio Franciscoren mutilak sailkapeneko lehenengo postuan kokatzen dira. Datorren jardunaldian Rayo Cantabriaren bisita jasoko dute Zubietan. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Gabilondo (kap.), Sukia (Azurmendi, min. 76), Cantero, Recio, Gorrotxategi, Kortajarena, Marin (Pontones, min. 76), Dadie, Garzon (Balda, min. 56) eta Agirre (Arzak, min. 70).

CD Cayon: Pablo, Marcos Fdez. (Goñi, min. 82), Quitora (Cagigas, min. 66), Marcos (kap.), Jesus Laredo (Chili, min. 82), Turrado (Lazaro, min. 82), Riki, Victor Fdez. (Pelayo, min. 66), Pablo Bolado, Tirilonte eta Resines.

Golak: 1-0: Marin, min. 26; 2-0: Arzak, min. 85

Epailea: Ojeda Beaumont. Txartel horia atera die etxeko Cantero, Balda, Dadie eta Marrerori, eta kanpoko Turrado eta Resinesi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!