Iberdrola Hockey Liga bueltan da. Gure taldeak Atlétic Terrassaren kantxa bisitatuz ekingo dio txapelketari. Azarotik partida ofizialik gabe, Ivan Lorentek zuzentzen dituen neskek aurredenboraldi ona egin dute, txisparekin eta sasoi une onarekin heltzeko.
Sailkapeneko seigarren postuan, donostiarrek zail dute, bigarren itzuli honetan, lehen lau sailkatuen artean sartzea titulurako play-offera sartzeko, baina partidaz partida batuz joatea bilatuko dute, postu horietara hurbildu ahal izateko eta aukera hori amaierara arte bizirik mantentzeko. Igandeko aurkaria txuri-urdinak baino hiru puntu beherago dago, beraz, lehia parekatua espero da Terrassan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin