UB CONQUENSE 0-1 REAL SOCIEDAD

Luzapenean sailkatuta

Vídeo

Realak luzapena behar izan du UB Conquense mendean hartu eta Errege Kopako hurrengo kanporaketara igarotzeko. Etxekoek aurpegia eman duten neurketa batean, Brais Mendezek gol bat sartu du luzapeneko lehen minutuan donostiarren garaipena ziurtatzeko.

Kanpokoak, espero zen bezala, nagusi izan dira, eta gola sartzeko aukera argiak izan dituzte, baina ez dute asmatu etxekoen aurrean lehen zatiko abaguneetan. Marinek baloia atzelari batean jo du atezaina gainditu ondoren, Olasagastik Raul proban jarri du aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin eta Martinek, buruz, gola sartzeko aukera izan du korner baten irteeran.

Bigarren zatian Realak bere nagusitasuna areagotu du, baina aukerak sortzea kostatu zaio. Norgehiagoka luzapenera joan da eta, hor, txuri-urdinen kalitateak norgehiagoka erabaki du. Braisek gola lortu du luzapena hasi bezain laster, eta etxekoen bizitasuna itzali du. Larri, baina Reala Kopako hirugarren kanporaketan da. We are Real.

Fitxa teknikoa:

UB Conquense: Raúl, Castillo (Álvarez, min.64), Marcos (Sina, min.79), Cristian, Pedro, Sergio, Héctor (kap)(Caballero, min.64), Pablo (Mendoza, min.106), Serrano (Monterde, min.51), Yoshimura eta Antonio (Mark, min.106).

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Sučić, min.106), Martín, Pacheco (kap), Javi López (Oyarzabal, min.75), González de Zárate (Mariezkurrena, min.91), Olasagasti (Brais Méndez, min.75), Marín, Magunazelaia (Sergio Gómez, min.62), Becker (Barrene, min.62) eta Sadiq.

Gola: 0-1: Brais Méndez, min. 92.

Epailea: García Verdura. Txartel horia erakutsi die etxeko Monterde, Sina, Álvarez, Pedro eta Yoshimurari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!