Lehia ona, giro ona eta maila handiko partidak. Hauek izan ziren FIFA 21eko (PS4) e-Reala Cup txapelketaren lehen edizioaren osagai nagusiak. FNAC Donostian larunbat arratsaldean burutu zen maila handiko txapelketa hau. Txurdin luxuzko gonbidatua izanik, Realak antolatutako lehiaketa honetan parte hartu zutenek, Ween Gamesen laguntzarekin, euren dohainak erakutsi zituzten. A zer maila! Eta zein ondo pasa zuten
1.000 euro baino gehiago banatu ziren saritan FNAC eta Fútbol Emotionen kolaborazioari esker eta txapelketako irabazlea Cristian Riquelme (Riquelme1523) zale txuri-urdina izan zen. Barbastrora itzuli zen harro Play Station 5, Realeko bufanda eta katilu batekin. Beti gogoratuko du e-Reala Cup txapelketa.
Partida erabakigarria berak eta Oier Hernández (Takeshi209) gipuzkoarrak jokatu zuten. Neurketa zirraragarria izan zen,1-0ko markagailuarekin hasi ondoren 1-4ko emaitzarekin amaitu zena.. Azken fasera Beñat Exposito (xXbenatxitusXx) eta Arkaitz Gómez (jantxon97_).iritsi ziren.
200 pertsona baino gehiago inskribatuta
Realak antolatutako FIFA 21eko lehen txapelketa izan zen. 200 pertsona baino gehiagok eman zuten izena. Guztiek 10 euroko deskontu kupoia jaso zuten Donostiako Fútbol Emotion dendan erosteko eta Realeren Kopako finaleko kamiseta sinatu baten zozketan parte hartuko dute.