Ezinezkoa da atzo Oñatin bizi genuen giro txuri-urdina baino hobeagorik bizitzea. Txantxiku Txuri Urdinak lagunarteak maitasun handia ipini zion atzo antolatutako ekitaldiari. Bertan Igor Zubeldia lagunartearen aita ponteko izendatu zuten. Lagunarte erraldoia da, 400 kide baino gehiagorekin.
Azkoitiko erdilaria bere senideekin eta Hector Moreno taldekidearekin gerturatu zen Oñatira. Antolatu zioten ekitaldia ederra izan zen. Kalejira trikitixarekin, txistulariak, dantzariak, Sebastian Lizaso bertsolaria… Oñatiko Gaztelekua txiki geratu zen. Ume ugari hurbildu ziren jokalariak ezagutzeko. Maitasun handia antzeman zen guztion aldetik. Zaletasuna horrela sustatzen da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin