Emakumezkoen bigarren taldeak entrenamenduei ekin die berriro. Udako etenaldiaren ondorengo lehen kontaktua izan da, eta taldea ilusio handiarekin dago denboraldi berri honi begira.
Gorka Alvarezen jokalariak, ohiko familia argazkiak egin ostean, z4 zelaian aritu dira lanean, eta aurredenboraldiko lehen entrenamendua burutu dute. Bigarren federazio mailan mantentzen dira eta, Galiziak, Asturiasek, Kantabriak, Errioxak, Nafarroak, Aragoik, Kataluniak, Club Atlético de Madridek zein Rayo Vallecano de Madridek osatzen duten iparraldeko taldearen aurka lehiatuko dute.
Jokalariei dagokienez honako hauek dira berritasunak:
Bajak:
Uxue Estrada. Realak lau denboraldietan erakutsi duen ardura eta konpromisoa eskertu nahi dio jokalari donostiarrari.
Bestalde, Nora Sarriegi eta Alazne Estensoro lehen taldeko jokalariak dira, eta Elene Guiridi lehen taldeko dinamikako kide izango da.
Altak:
Alde batetik, Nahia Zunzunegi, Aiara Agirrezabala eta Garazi Aranburu hirugarren taldetik igo dira.
Bestalde, Iraia Etxarte, aurreko denboraldian Oiartzunen utzita aritu ostean, eta Carlota Chacon, azken urtean Logroñesen utzita jokatu duen Realeko jokalaria itzuli dira.