Reala gaur goizean itzuli da lanera entrenamenduen bigarren asteari ekiteko. Jokalariek bakarka lan egiten eta sentsazioak berreskuratzen jarraitu dute, klubak haien esku jartzen dituen baliabide guztiekin, betiere osasun-araudien barne. Realzaleak bihar itzuliko dira Zubietara beste saio bat egiteko 9:00etatik aurrera.