BERRITASUNAK REALZALE APP-an

MatchDay-a zure mugikorrean!

MatchDay-a zure mugikorrean!Realzale App-a berritasunekin dator. Gaurtik aurrera, gure aplikazio ofizialaren 'Futbol Atala' indartzen dugu, MatchDay-rekin lotutako eguneratze berri batekin: partida bakoitzaren hamaikakoak eta estatistikak denbora errealean.

Eguneratu zure Realzale App-a eta, datorren igandetik aurrera, jarraitu minutuz minutu futbol-ikuspegi oso batetik: jokalariak, jaurtiketak, baloi-jabetza, irabazitako partidak... orain datu horiek zure app txuri urdinean ere aurkituko dituzu.

Deskarga ezazu hemen zure Realzale App-a

Timeline osatzen

Zaleei hainbeste gustatzen zaien atal hau Timeline (Zuzena) izenekoari gehitzen zaio. Honen bidez, berdegunean gertatzen denaren jarraipen zehatza egiten da. Informazioa 'on time', partidaren argazkiak, sare sozialetako iruzkinak... 

33900 deskarga baino gehiago

Realzale App-a erreferentziazko tresna bihurtu da familia txuri urdinarentzat. Duela gutxi bi urte bete ziren kaleratu zenetik, eta bere hazkundea etengabea izan da, 33900 deskargak gainditzeraino, hilabete honetan 14.000 erabiltzaile aktiborekin.

Sendotze horren arrazoiak asko dira: gaurkotasun-albisteak eta jakinarazpen-sistema, Realzale Programa, txartel digitala, 360 bideoak bezalako atal berriak, RS Smart Tag ekimena, bazkideentzako promozioak, RS Live-ren eguneraketa...

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!