Realak arantza atera du arratsalde honetan. Lau eta huts irabazi dio Deportivo Alavesi eraginkortasun handia erakutsi duen neurketa batean. Isaken hiru golek eta Porturen beste batek irribarrea itzuli diete txuri-urdinei.
Realak Turinen jasandako porrota atzean utzi nahi zuen eta bere ligako sasoi onarekin jarraitu. Lehen zatia parekatua izan da, taldeak gutxi iritsi dira areara eta ia ez dute bi atezainek gediketarik egin. Atsedenaldia baino lehen iritsi da lehen gola, Merinoren pase bikain batekin, eta Isakek ez du barkatu markagailua irekitzeko. Atsedenaldirako abantaila etxekoentzat, gasteiztarrak baino apur bat hobeto aritu baitira.
Bigarren zatia bikain hasi da txuri-urdinentzat. Silvaren pasea eta Isakek, beste inor baino azkarrago, defentsari eta Pachecori aurrea hartu die, ukitu fin batekin bigarrena egiteko. Isaken erakustaldia hirugarren golarekin amaitu da. Lehen hat-tricka suediarrarentzat Oyarzabalen erdiraketa bat bultzatuz. Deportivo Alavesek ezin izan dio eraso txuri-urdinei eutsi eta Portuk laugarrena egin du Silvaren beste asistentzia batekin.
Garaipen argia lortu dute donostiarrek Europa mailan jarraitzeko. Orain, itzulia Manchesterren. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Monreal, Illarra (kap)(Guevara, min.56), Merino (Guridi, min.65), Silva (Merquelanz, min.80), Portu, Oyarzabal (Januzaj, min.80) eta Isak (Bautista, min.65).
Deportivo Alaves: Pacheco, Tachi, Laguardia, Lejeune, Martin, Pina, Manu (kap), Edgar (Burgui, min.70), Cordoba (Pellistri, min.57), Deyverson (Lucas, min.57) eta Joselu (Guidetti, min.80).
Golak: 1-0: Isak, min.41. 2-0: Isak, min.49. 3-0: Isak, min.62. 4-0: Portu, min.73.
Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Merino, Illarra eta Bautistari eta kanpoko Manu eta Pinari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin