Belar hockeyko gure taldeak lau eta huts galdu du Club Egararen aurka gaur goizean. Txuri-urdinek ezin izan dute aurreko astean Erreginaren Kopa lortu zuen taldea gainditu azken laurdenera arte erabaki ez den partida batean. Hasiera parekatu baten ostean, kataluniarrak aurretik jarri dira Laia Inserseren golari esker. Golaren ondoren, norgehiagokak berdintasun berarekin jarraitu du baina abagune argirik gabe, eta ondorioz, neurketa bat eta hutsekoarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian, donostiarrek aurrerapausoa eman dute berdinketaren gola lortzeko, baina etxekoen defentsak kanpoko taldearen edozein gol-aukera ekidin du. Jada azken laurdenean, eta gipuzkoarrak hobeto zeudenean, Paula Aurellek aldea bikoiztu du. Gol hau kolpea izan da txuri-urdinentzat. Azken minutuetan, Marta Grauek beste bi gol egin ditu eta, horrela, partida lau eta hutsekoarekin amaitu da. Ez dute mendekua hartu donostiarrek aurreko astean Kopatik kanporatu zituen taldearen aurka. Porrot honen ondorioz gipuzkoarrak zazpigarren postura jaitsi dira. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Sardineroren aurka jokatzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin