Belar hockeyko gure taldeak puntu bikaina berreskuratu du gaur eguerdian Zubietan Atlètic Terrassaren aurka (2-2), azken minutuan berdinduta txapelketako aurkari indartsuenetako baten aurka. Kanpokoek aurrea hartu dute lehen laurdenean Elena Martinezek penalti kornerrez egindako golari esker. Txuri-urdinek ondo erreakzionatu dute eta bigarren laurdenaren hasieran, jokaldi bikain baten ostean, Mariana Pinedak neurketa berdintzea lortu du.
Atsedenalditik bueltan, ia ez da aukerarik izan. Azken laurdenean, Elena Martinezek beste penalti korner batekin aurreratu ditu katalanak. Norgehiagoka amaitzear zegoenean, donostiarrek arriskatzea erabaki eta atezaina kendu dute beste zelaiko jokalari bat gehitzeko. Jokaldia ondo atera da eta, hogeita hamar segundoren faltan, Federica Cartak berdinketaren gola lortu du meritu handiko puntu bat berreskuratzeko. Hurrengo jardunaldian, Aste Santuko etenaldiaren ondoren, Sanse Complutenseren aurka jokatuko dute etxetik kanpo hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin