REAL SOCIEDAD 3-1 RC CELTA DE VIGO

Meritu handikoa

Realak oso indartsu jarraitzen du. Gaur, bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatuta, bi goleko aldearekin irabazi dio Celtari (3-1). Eta ez bakarrik aldeko emaitza mantenduz, baizik eta berdinketa jaso eta berehala, bigarren gol bat sartuz, eta beste bat eginez jada luzapenean. Meritu handia beste hiru puntu lortzeko eta gora begira jarraitzeko.

Neurketa Bryan Zaragozak gutxigatik kanpora bidali duen jaurtikerekin hasi da. Jon Martinek gora joan den burukada batekin erantzun du. Ordu laurdena pasata eta Turrientesek pasea eman ondoren, Mikel Oyarzabalek area kanpotik ezkerkada gurutzatu bat jaurti du eta arratsaldeko lehen gola egiteko. Vigoarrek jokoaren kontrol handiagoa izan dute hortik aurrera, baina Remiro ahalegintzera behartu gabe. Luzapenean, norgehiagoka aldatu egin da; izan ere, epaileak, VAR-ean kontsultatu eta gero, Ćaleta-Car txartel gorri zuzenarekin kanporatzea erabaki du aurkariaren oina jo aurretik baloia ukitzen duen jokaldi batean.

Bigarren zatian, bat gutxiagorekin, eustea tokatu da. Kanpoko taldea baloiaren jabe egin da. Txuri-urdinak atzean geratu eta ahal izan duten guztietan luzatu dira. Galiziarrek Borjaren gol batekin berdindu dute, baina ia hurrengo jokaldian, Barçaren aurka bezala, Realak berrio hartu du aurrea. Mikel Oyarzabalek, nola ez, bere bigarren gola egin du donostiarrei hegoak emateko. Defentsan sendo jarraitu dute, baita erasoan ere, eta hirugarrenetik gertu geratu dira Oskarssonen burukada batekin. Luzapenean, Odriozolak Braisek sartu duen penaltia eragin du. Hau zirrara, hau ahalegina, hau kemena.

Hiru puntu gehiago, sakrifizioz, elkartasunez eta merezimenduz beteriko neurketan. Ez dadila gelditu.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín, Ćaleta-Car, Aihen, Gorrotxa, Turrientes (Odriozola, min.46), Sučić (Brais Méndez, min.81), Barrene (Zubeldia, min.46), Guedes (Marín, min.70) eta Oyarzabal (kap.) (Óskarsson, min.86).

RC Celta de Vigo: Radu, M. Fernández (Minguez, min.46), Starfelt (kap.), Marcos Alonso, Carreira (Swedberg, min.77), Moriba (Aspas, min.57), Hugo Sotelo (González, min.77), Hugo, El-Abdellaoui, Bryan eta Durán (Borja Iglesias, min.57).

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.17. 1-1: Borja Iglesias, min.72. 2-1: Oyarzabal, min.75. 3-1: Brais Méndez (pen.), min.96.

Epailea: Javier Alberola. Txartel horia erakutsi die etxeko Sučići eta kanpoko Bryani. Etxeko Ćaleta-Carri txartel gorri zuzena erakutsi dio 45+1 minutuan.

Ikusle kopurua: 29.678 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!