Realak gaur eguerdian bete du bihar Valencia CFi Mestallan egingo dion bisitaren prestakuntza (igandea, 18:30). Zubietako z2an egin dute lan txuri-urdinek arratsaldean Valentziara bidaiatuko duten jokalarien deialdia ezagutu aurretik.
Eusebio Sacristanek eskainitako zerrenda ondorengoa da: T. Ramirez, Zubiaurre, Odriozola, Gorosabel, Aritz, Llorente R., H. Moreno, De la Bella, Rodrigues, Illarra, Zubeldia, R. Pardo, Zurutuza, Canales, Guridi, Januzaj, Oyarzabal, Juanmi eta Bautista. Baja medikoak dira Gero Rulli, Carlos Martinez, Raul Navas, Xabi Prieto, Imanol Agirretxe eta Willian Jose.