REAL SOCIEDAD 0 – 1 TOULOUSE FC

Minutuak gehitzen

Vídeo

Lehen taldeak itxura ona eman du denboraldi-aurreko debutean. Reale Arenan egin du, zaleen aurrean. Bero handiarekin, talde txuri-urdina oso gogotsu atera da eta lehen zatiko abagune argienak izan ditu. Jon Karrikaburu izan da aukera onenen protagonistetako bat eta birritan gola lortzeko aukera izan du. Momo Chorekin ondo moldatu da, gaur debuta bere talde berriarekin debuta egin duena eta eskuin hegaletik etengabeko arriskua izan da. David Silvak ere lortu ahal izan du hasierako gola, baina partida hutsean joan da atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da, txuri-udinak argi eta garbi nagusi izan dira eta aurkako zelaian presentzia izan dute. Carlos Fernandezek 62. minutuan izan du abagune ona. Partidako azken txanpan Toulouse gora etorri da eta abagune onenak izan ditu. 76. minutuan, korner baten ondoren, Aboukhalek txuri-urdinen atea zulatu du lehen zutoinetik egindako erremate batekin. Markagailua ez da gehiago mugitu. Orain minutuak sumatzeko unea da.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Illarra, Zubeldia, Cho, Rico, Gorosabel, Pacheco, Silva, Turrientes, Navarro, Karrikaburu (lehen zatia). Zubiaurre, Sola, Aritz, Merino, Carlos Fdez., Brais Mendez, Le Normand, G. de Zarate, Martin, Gomez, Magunazelaia (bigarren zatia). 75. minutuan Marton eta Kortajarena ere sartu dira.

Toulouse FC: Dupé, Diakité, Rouault, Nicolaisen, Desler, Spierings, Van den Boomen, Dejaegere, Ngoumou, Ratão, Onaiwu. Bigarren zatian sartu dira: Z. Aboukhal, T. Dallinga, S. Mvoué, M. Diarra, N. Skyttاet F. Chaibi, I. Sylla eta L. Costa.

Golak: 0-1: Aboukhal. 76.

Epailea: Daniel Palencia (euskalduna).

Asistentzia: 5.014 ikusle Reale Arenan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!