Illarra eta Bautista Donostiako Aquariumean

Murgialdi txuri-urdina

VĂ­deo

Asteazkenean Asier Illarramendi eta Jon Bautistak futboleko botak alde batera utzi zituzten tarte batean eta urpeko trajea jarri zuten esperientzia ederra bizitzeko Donostiako Aquariumean. Bi futbolariak, Aquariumeko profesionalekin lagunduta, bertako tanque handian urperatu dira sentsazio berriez beteriko arratsaldean.

Aquariuma eta Real Sociedad Fundazioaren arteko akordioari esker, jokalari txuri-urdinak urpean egon dira zazpi mila arraiez inguratuta, horien artean hainbat marrazo ere. Ordu laurdenean zehar, Ozeanarioaren leku guztietatik pasa dira, baita 360 graduko tunel ikusgarria ere.

Arratsalde polita izan zen Donostiako Aquariumean, nahitaezko geldialdia hiriko bisitari guztientzat. Aste Santuan zehar goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte egongo da zabalik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!