UNIONISTAS DE SALAMANCA CF 1-3 SANSE

Nagusi

Sansek denboraldiko lehen garaipena lortu du Unionistasi bat eta hiru irabazi ondoren merezimendu osoz.

Xabi Alonsoren mutilak nagusi izan dira lehenengo zatian. Hasieratik amaieraraino, baloiaren jabetzari esker eta aurkariaren areara hainbat aldiz gerturatuz. Etxekoen aukera bakarra eskuin hegaleko jokaldi batean iritsi da, baloiak kanpoaldeko zutoinaren aldean jo duenean. Txuri-urdinek ondo kontrolatu dute neurketa garaipena atsedenaldira iritsi baino lehen bideratuta uzteko. Aranbarrik egin du lehenengoa buruz Roberto Lopezek jaurtitako falta batean eta bigarrena aurrelari txuri-urdinak lortu du, area kanpoko ezkerkada bikain bati esker.

Etxekoek aurrera pauso bat eman dute bigarren zatian. Sansek egoera kontrolpean izaten jakin du eta, gainera, kontraerasoetan arriskua sortuz. Horietako batean, Gorostidik neurketa erabaki du buruz korner batean. Etxekoek emaitza murriztu dute azkeneko minutuetan, baina gure bigarren taldeak ez du arrisku handirik izan garaipena lortzeko.

Lau puntu lehenengo bi jardunaldietan. Sentsazio positiboak Xabi Alonsoren mutilentzat. Hurrengo astean Guijuelo jasoko dugu Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Unionistas de Salamanca CF: Brais, Gallego, Zubiri, Ribelles, Piojo, Navas, De la Nava, P. Lopez (Góngora, min. 71), Portilla (Matthieu, min. 67), Grande (Garrido, min. 46), Romero.

Sanse: Moises Ramírez, Petxarroman, Ezkurdia, Aranbari, Jimenez, Zubimendi, Gorostidi, Djouahra (Thior, min. 67), Veiga (Aldasoro, min. 81), R. López, Martinez Losa (Celorrio, min. 15).

Golak: 0-1: Aranbarri, min. 34; 0-2: R. López, min. 41; 0-3: Gorostidi, min. 60; 1-3: Garrido, min. 77

Epailea: Muñoz Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Lopez, Ribelles eta Romerori eta kanpoko Petxarroman eta Thiorri.

Xabi Alonso: “Pozik emaitza eta neurketarekin”

Xabi Alonso hedabideen aurrean agertu da neurketa amaitu ostean: “Lehenengo zatia ona izan da eta bigarrenaren hasiera baita ere. Hirugarren gola egin dugunean beraiek hobeto egon dira eta asko estutu dute azken minutuetan. Talde indartsua da eta jokatzeko estiloa ezagutzen genuen. Pozik nago emaitza eta neurketarekin, baina hau hasi besterik ez da egin”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!