REAL C 5-0 URGATZI KK

Nagusi

Vídeo

Gure hirugarren taldeak Urgatzi mendean hartu du arratsaldean Zubietan bost eta huts irabazi ondoren. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, eta aurkariak ez du ia arriskurik sortu. Gola berehala iritsi da, Baldak ezkerretik erdiratu eta Lespinasseren errematearen ostean. Gipuzkoarrek beste bi aukera on izan dituzte garaipena lortzeko, eta Dadie protagonista izan da bietan, baina bere erremateak kanpora joan dira gutxigatik.

Txuri-urdinak ez dira hain ondo atera bigarren zatian eta lehen minutuetan arabarren etorrera arriskutsu batzuk jasan dituzte. Partida aldatu egin da bigarren golarekin: Goñiren pase sakona, Magunazelaiaren asistentzia eta Karrikaburuk, atezainaren irteeraren ostean, ez du barkatu. Dadiek, gol olinpikoarekin, eta Peru Rodriguezek, area ertzeko ezkerkada batekin, garaipena bideratu dute. Azken txanpan, Zoilok bosgarrena egin du area barrutik egindako erremate on baten ostean. Horrela, gure hirugarren taldeak bosgarren garaipena lortu dute jarraian eta hirugarren postuari eutsiko dio, bigarrenarekin eta laugarrenarekin berdinduta, baina partida bat gutxiagorekin. Datorren astean Aurrera Ondarroari egingo diote bisita.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ortega, Carbonell (Cortes, min. 59), Sukia, Obeso, Irazu, Zubillaga (P- Rodriguez, min. 70), Goñi (Kortajarena, min. 59), Dadie, Magunazelaia, Balda (Karrikaburu, min. 46) eta Lespinasse (Zoilo, min. 82).

Urgatzi KK: Luis de Verastegui, Erdozain, Calvoecheaga (Hernando, min. 75), Larrauri (Barroso, min. 64), Arizaleta, Saez de Lubiano, Lucas, Extramiana, Urkiza, Pinilla (Gomez, min. 52) eta Iban de la Presa.

Golak: 1-0: Lespinasse, min. 12; 2-0: Karrikaburu, min. 58; 3-0: Dadie, min. 68; 4-0: P. Rodriguez, min. 75; 5-0: Zoilo, min. 85

Epailea: Cristobal Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Dadieri eta kanpoko Pinilla, Calvoecheaga eta Lucasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!