Gure belar-hockeyko taldeak hiru eta huts irabazi du CD Terrassaren aurka gaur goizean Bera Beran jokatutako partidan. Ivan Lorenteren taldeak hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu play out gunetik aldentzeko aurkari zuzen baten aurka.
Denboraldiaren bilakaerarako funtsezko partida zen, eta taldeak maila eman du horrelako hitzordu garrantzitsu batean. Reala nagusi izan da partida osoan zehar, eta horrela erakutsi du azken markagailuak. Lehen laurdenetan kanpokoen atea estreinatzeko aukerarik izan ez duten arren, hirugarren zatian Maider Altunak eta Julene Sanchezek partidako lehen bi golak bost minuturen buruan sartu dituzte. Hirugarren gola Laura Garatek sartu du amaierarako hamar minutu falta zirenean. Emaitza honekin, txuri-urdinek aurkari zuzen bata aurreratu dute sailkapenean, eta dinamika horrekin jarraitzeko asmoz jokatuko dute datorren igandean Junior FC taldearen aurkako partida. Atxurrak gora!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin