Kontinenteko futbola Reale Arenara itzuliko da gure europar etorkizunean funtsezkoa den partida batekin. Sturm Graz talde austriarra izango da txuri-urdinak euren bertsiorik onena erakustera behartuko dituen aurkaria, berriro mendean hartu ahal izateko eta UEFA Europa Leagueko heriotzaren multzoko lehen postua lortzeko borrokan jarraitzeko.
Gaur arratsaldeko aurkariek argi utzi zuten duela bi aste zein garesti saltzen dituzten puntuak. Austriarrek, intentsitate eta desira handiz, sailkatzeko azken aukerak erreko dituzte Reale Arenan. Stankovic bere erdilariaren baja, lehen itzuliko partidan kanporatua, aurre egin beharko dioten beste erronka bat izango da.
Imanol Alguacilen mutilek ondo baino hobeto dakite Europan lehiatzeko eskakizuna. Maila hain da altua non %100 eman ez gero garaipena ezinezkoa den. Berdintasuna nagusi da B Multzoan eta Realak ez du kanporaketetara sailkatzeko beste urrats bat emateko aukera pasatzen utzi nahi. Jokalariek gauzak ondo egin nahi dituzte eta nahi izatea boterea da. Segi dezagun. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin