Imanol Alguacilen aurkezpena

“Naturaltasun eta exijentzia osoz onartzen dut”

VĂ­deo

Imanol Alguacil gaur arratsaldean aurkeztua izan da Realaren lehen taldeko entrenatzaile bezala. Gaur arratsaldean Anoeta Estadioan egin den prentsaurrekoan, Jokin Aperribay presidentearekin batera, tekniko berria “ilusio eta errespontsabilitate” handiarekin agertu da

Zuzendari txuri-urdin nagusiak ongi etorria eman dio Imanoli eta Sansekin egin duen lan onarekin jarraitzea eskatu dio lehen taldean. “Zure ilusio, bizitasun eta segurtasuna Realarentzat onura izango dira. Ez gaude momentu onenean, baina une zail hau gainditzen lagunduko gaituluza ziur nago. Zorte on”.

Alguacilek, bestalde, klubak eman dion aukera eskertu du: “Erronka umiltasunez hartzen dut. Aukera honi ezin diot ezetz esan. Naturaltasunez hartzen dut, klubaren konfiantza ikusi dut”.

Entrenatzailea bihar bilduko da jokalari berriekin eta mezua argi du: “Dena eman behar dugu Realarengatik, nik Reala asko sentitzen dut eta jokalariek berdin sentitu behar dute zelaira ateratzean. Egindakoarekin harro sentitu behar gara eta horrela talde lehiakorra izatea lortuko dugu. Horretarako egunero lan egin behar dugu. Ardurak gaurtik hartuko ditut”, azaldu du Alguacilek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!