Nazioarteko 24 ‘broadcaster’etako 45 profesional Donostiara gerturatu ziren atzo Reala gertutik ezagutzeko. LaLigaren eskutik derbiaren aurreko egunak barrutik bizitzen ari dira Bilbon eta Donostian. Kazetariek neurketa zuzenean ikusiko dute gaur San Mamesen. Kazetarien jatorria anitza da. Munduko bazter guztietatik datoz.
Arratsaldean Zubietako instalazioak bisitatu zituzten. Jokin Aperribay presidentea, Alex Pereda, Nerea Aramburu eta Jose Ramon Fernandez de Barrena kontseilariak eta Xabi Prieto, Xabi Alonso, Aintzane Encinas eta Imanol Agirretxe jokalari ohiek ongietorria eman eta instalazioak erakutsi zizkieten, bai Gainditu eta baita Gorabide ere.
Arratsaldea aurrera zihoala Anoeta bisitatu eta amaitzear dagoen estadioa ikusi zuten. Afaria ere dastatu zuten zelaiaren VIP zonaldean.
Kazetariek interes handia azaldu zuten eta egun bikaina bizi zuten Donostian. Gaur gauean derbiaz gozatuko dute egun berezi honetan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin