Real Sociedad 1-4 Junior F.C.

Neurrigabeko zigorra

Gure belar hockeyko taldeak 1-4 galdu du Kataluniako Junior F.C. taldearen aurka. Emaitzak ez du islatzen Bera Beran ikusitakoa, une batzuetan txuri urdinak nagusi izan baitira. Kataluniarrak oso indartsu abiatu dira. Partidako lehen lau minutuetan izan dituzten bi aukerak aprobetxatu dituzte 0-2 aurretik jartzeko. Baina Ivan Llorenteren jokalariek intentsitate hori berdindu dute eta partida asko parekatu da. Baina Guillermo Carnicerrek zuzentzen duen taldeak 0-3koa jarri du markagailuan edukitako aukera argi bati esker. 

Hirugarren laurdenean, etxekoek aukera batzuk izan dituzte eta horietako batean aurkariaren defentsa lerroa ondo gainditu dute 1-3koa Federica Cartak sartzeko. Amaierara arte saiatu dira, baina ezin izan dute beste golik lortu aurkariaren defentsaren ondorioz. Eta txuri-urdinen lerroa goian zegoela, bisitariek 1-4koa sartu eta markagailua itxi dute. Kataluniarrak ligako bigarren postuan dauden arren, emaitzak altuegiak izaten jarraitzen du zelaian ikusitakoarekin alderatuta. Hurrengo asteko partidan, donostiarrek Egara Klubaren aurka jokatuko dute Terrassa hirian, 1935ean sortutako klub historikoaren aurka. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!