AURREDENBORALDIKO LAGUNARTEKOAK

Nottingham Forest eta Millwall FC-ren aurka

Realak aurredenboraldian jokatuko dituen lagunartekoen lehenengo aurkariak ezagutu ditu. Txuri-urdinak Ingalaterrara joango dira uztailean Nottingham Forest (26an, 19:45 bertako ordua) eta Millwall FC (27an, 14:00 bertako ordua) taldeen aurka jokatzeko.

Nottingham Forest da lehenengo taldea, herrialdeko talde historiko bat. Gaur egun Championshipen jokatzen du, bigarren mailan, denboraldia bederatzigarren postuan amaituz. Bere estadioa The City Ground da (bertan jokatuko dugu) eta 30.445 ikusleko edukiera du. Egun hauetan 40 urte bete dira 78/79 eta 79/80 denboraldietan lortutako bi Txapeldunen Ligako lorpen historiko horretaz.

Bestalde, Millwall FC ere bigarren mailan dago. Hogeita batgarren postuan amaitu zuten denboraldia, kategorian beste urte batez mantenduz. 1885 sortu zen eta bere estadioa The Den da, hilabete barru bisitatuko duguna. 20.146 ikusleko edukiera du. Duela 31 urte bigarren mailako titulua lortu zuten eta lehenengo mailan aritu ziren bi urtez lehenengo aldiz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!