Realak huts eta bi irabazi dio Osasunari Sadarren bigarren zatian Merinoren eta Januzajen golei esker. Imanolen mutilek partida serioa eta pitzadurarik gabekoa jokatu dute, goian eraginkortasuna izanda, irabazi eta sailkapeneko gorenean jarraitzeko.
Lehen zatia erritmo biziarekin hasi da, etxekoek oso goian presionatu nahi izan dituzte txuri-urdinak, euren jokoa egiten ez uzteko. Realak, Silvaren oinetan, lehen sustoa eman die etxekoei, zehaztu ezin izan duen jokaldi pertsonal batekin. Barrenetxeak ere bi korrikaldi on izan ditu baina, gauza bat edo bestea dela medio, ezin izan du jaurtiketa on batekin bukatu. Osasunak abiadura hartu du bere erasoetan, baina zehaztasuna falta izan zaio lehen ekitaldian.
Bigarren zatian Imanolen mutilak gorritxoak baino hobeto hasi dira, baina ez dira abaguneak iritsi. Isaken jokaldi azkar bat, jaurtiketa altu batekin amaitua, izan da donostiarren onena. Nafarrek, bestalde, aukerarik onena izan dute Darkok egindako errematean, Remiro bikain salbatuta. Norgehiagokaren azken zatian Realak aurretik jartzea lortu du. Zorte pixka batekin, defentsa baten ukituak lagunduta, Merinok jaurtiketa bat egin du área barrutik, eta etxeko atezaina hankaz contra harrapatu du. Amaierarako hamar minuturen faltan, jokaldi pertsonal baten ondoren, Januzaji penaltia egin diote, eta berak bihurtu du.
Beste garaipen bat Ligan. Realak bide goresgarria darama, zoragarria. Ekipo bikaina. Aupa, Real!
Fitxa teknikoa:
CA Osasuna: Sergio Herrera, Nacho Vidal, Unai García (cap), David García, Manu Sánchez (Cote, min.83), Moncayola, Torró, Kike Barja (Chimy Ávila, min.71), Darko, Rubén García (Roberto Torres, min.83) eta Kike (Budimir, min.83).
Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz (cap), Le Normand, Rico (Aihen, min.46), Zubimendi, Merino, Silva (Turrientes, min.83), Januzaj (Lobete, min.87), Barrenetxea (Portu, min.71) e Isak (Sorloth, min.71).
Golak: 0-1: Merino, min.72. 0-2: Januzaj (pen), min.82.
Epailea: Ortiz Arias. Txartel horiak Rico eta Zubimendi kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin