REAL SOCIEDAD – REAL OVIEDO (14:00)

Ogia eta gurina

LaLiga Anoetara itzultzen da berriro. Bi hilabete galdu gabeko bolada hautsita, txuri-urdinak garaipen gosez dira. Kopako finalerdiak alde batera utzita, Toshackek zioen bezala, orain ogia eta gurinaren lehiaketan sendotzeko txanda da.


Gaur arratsalderako helburua garaipenaren bidera itzultzea da. Taldearen azken asteetako erreakzioak gorantzako inertzia eragin dute, eta donostiarrek ikasturte amaierara arte mantendu behar dute joera hori, Europarako txartela ematen duten postuengatik borrokatzeko. Taldea Anoetan irabaztera ohitu da eta hori ohitura zoragarria da.


Aurrean Real Oviedo izango dute, bere aurretik dauden taldeak hartu eta azken jardunaldietara arte mailari eusteko borrokan aritu nahi den taldea. Ez da denboraldi erraza izaten ari asturiarrentzat Lehen Mailara itzuli diren honetan. Dagoeneko hiru entrenatzaile izan dituzte eta horrek arazoak egon direla adierazten du, baina egia da, era berean, egungo Guillermo Almadarekin talde lehiakorragoa dela.


Ekipo bertikala, zorrotza eta eraginkorra izan behar dugu. Denboraldiaren azken zatia oso erakargarria izan daiteke, baina bide honetatik jarraitu behar da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!