REAL SOCIEDAD – SAINT-ETIENNE (LARUNBATA, 18:30)

“Ohore bat Seaskarentzat”

Vídeo

Atzo arratsaldean aurkeztu zen Biarritzeko Parc des Sports Aguileran Realak uda honetan jokatuko duen hirugarren lagunartekoa, larunbata 18:30tan Saint-Etienneren aurka. Paxkal Indok, Seaskako presidentea, presentzia txuri-urdina eskertu zuen. “Seaska gurasoen elkarte bat besterik ez da eta Reala bezalako klub baten bultzada jasotzea Iparralden Ikastolak eraikitzen jarraitzeko oso garrantzitsua eta ohore bat da guretzat”. Joseba Ibarburu kontseilari txuri-urdinak aipatu bezala, “gozada bat da Realarentzat Iparraldera etortzea”. “Geroz eta zale gehiago ditugu lurralde honetan eta jende asko etortzea espero dugu Seaskaren onurarako”. Jon Bautista eta Kevin Rodrigues harrobiko jokalariak bertan egon ziren ere. Bautistak “maila handiko partida” espero du, “Saint-Etiennek bi aste gehiago daramatza aurredenboraldian”. Rodrigues lapurtarrarentzat partida berezia izango da, “oso pozik nago Iparralden jokatzeko aukera izateagatik eta gure onena eskaini nahi izango dugu”. Jokalariek Seaskak egiten duen lana goraipatu nahi izan zuten ere, “Ikastolen alde egiten duten lana oso garrantzitsua da eta Aguilerara jende asko etortzea espero dugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!