REAL SOCIEDAD 1-1 MANCHESTER UNITED

Old Trafforden ikusiko dugu elkar

Vídeo

Realak bana berdindu du gaur arratsaldean Manchester Uniteden aurka. Txuri-urdinek hovera egin dute minutuek aurrera egin ahala eta bigarren zatian ingelesen gola berdindu dute. Norgehiagoka trinkoa izan da, distirarik gabekoa, eta ezpatak goian utzi ditu datorren osteguneko itzulerako norgehiagokarako.

Lehen zatian ez da aukera gehiegirik izan. Realak kontrola gehiago eraman du, baina ez zaio erraza izan sortzea. Turrientesen area aurrealdetik egindako jaurtiketa, jokaldi pertsonal on baten ondoren, txuri-urdinen ekintzarik nabarmenena izan da. Ingelesek, area barruan sartutako jokaldi batean, Aritzek atepetik atera duen erremate bikoitza izan dute.

Bigarren zatiaren hasieran bi taldeak saiatu dira bandak zigortzen. Oyarzabalek ez du asmatu Kuboren bidalketa bat errematatzen, eta Garnachok beste alboko zerbitzu bat bidali du sarearen albora. Kanpoko taldea gehiago luzatu da eta horietako batean, Zirkzeeren jaurtiketa batean, aurretik jarri da sufritzen hasi den Realaren aurka. Minutuekin arnasa hartu du berriro Imanolen taldeak eta, geldikako ekintza batean, VARak epailea deitu du txuri-urdinen aldeko penaltia adierazteko. Oyarzabalek ez du hamaika metroetatik huts egin eta taldea neurketara lotu du berriro. Agian Imanolen minuturik onenak izan dira, bigarren golaren bila. Onanak gogor lan egin behar izan du Braisen jaurtiketa batean. Amaieratik gutxira etxekoek aukerarik argiena izan dute. Beckerrek baloi ederra erdiratu du eta Oskarssonek, bere markak behartuta, kanpora bidali du errematea, gola abesten ari zirenean. Aurrelariak, luzapenean, beste bat izan du, atezainak urrundutako ezkerkada eder batekin.

Berdinketa honek dena irekita uzten du itzulerarako. Irabazi ahal izan da, baina baita emaitza txarragoarekin amaitu ere. Borrokan jarraitu behar dugu. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Aramburu, min.63), Zubeldia, Aguerd, Aihen, Turrientes (Marín, min.63), Sučić (Olasagasti, min.88), Brais Méndez, Take (Becker, min.81), Barrene (Óskarsson, min.63) eta Oyarzabal (kap).

Manchester United: Onana, Mazraoui, De Ligt, Yoro (Lindelof, min.88), Casemiro, Fernandes (kap), Dalot, Dorgu, Zirkzee (Collyer, min.88), Garnacho (Eriksen, min.78) eta Hojlund.

Golak: 0-1: Zirkzee, min.57. 1-1: Oyarzabal (pen), min.70.

Epailea: Kruzliak (Eslovakia). Txartel horia erakutsi dio etxeko Zubeldiari eta kanpoko Fernandesi.

Asistentzia: 34.391 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!