ASIER GARITANOREN AURKEZPENA

“Onenekin lehiatu nahi dugu”

Vídeo

Asier Garitano Realeko entrenatzaile bezala aurkeztua izan da gaur arratsaldean. Bergarako entrenatzailea Jokin Aperribay, Presidentea, eta Roberto Olabe Futbol Zuzendariarekin batera agertu da Zubietako prentsa aretoan.

Presidente txuri-urdinak onena opa nahi izan dio gipuzkoar entrenatzaileari. “Eskerrik asko etortzeagatik, Asier. Urte bikainak izango dira. Erronka garrantzitsuak ditugu. Zure etxera zatoz, bihotzean sentitzen duzun etxera. Espero dut Donostian zoriontsu izatea eta guztion helburuak lortzea”.

Garitanok aurreko astean adierazi zuena azpimarratu du. “Realeko entrenatzailea izatea nahi nuen. Ez dut kasualitateetan sinisten. Hasi nintzenean onenekin egon nahi nuen. Orain onenekin nago eta onenekin lehiatu nahi dut. Reala bezalako talde baten entrenatzailea izan nahi nuen. Aukera iritsi zait eta ilusio handia dut. Talde izugarri batera iritsi naiz onenekin egoteko eta lehiatzeko”.

Roberto Olabek ondorengoa adierazi du: “Nortasuna duen entrenatzailea bilatzen genuen. Ingurua ezagutzen du eta gure hoberena aterako du. Gaur egun den entrenatzailea bihurtu da eta Realeko entrenatzailea izatea nahi izan du”. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!