Ongi etorri UEFA Europa Leaguera. Mezu horrekin sartuko dira gaur arratsaldean ia 24.000 txuri-urdin zale euren taldea bultzateko, joan den denboraldian egiteko aukerarik ez zutena izan. Taldeak sentsazio hori berriro bizitzeko egin duen ahalegina berenganako bultzada bihurtu behar da denon artean Champions Leagueko talde bat menderatzea lortzeko, play-offetan zortea izan ez zuena.
Pariseko PSGren inperioaren aurka lehiatzeko egindako plantillarekin, Niko Kovacek zuzentzen dituen jokalariek abiadura handia lortu dute emaitzei dagokienez, abuztu zail baten ostean. Bere plantilla begiratu eta selekzio bakoitzean garrantzitsuak diren jokalarien zerrenda bat begiratzea da: Golovin, Ben Yedder, Gelson Martins, Volland, Boadu...
Gogoratzeko arratsaldea izango da gaurkoa, Europa mailako futbol arratsaldea Reale Arenan. Txapelketa honek akatsari tarte gutxi ematen dion lehiaketa da. Une honetan, batasun hitzak inoiz baino indar handiagoa hartzen du. Batasun horrek etxean golik ez jasotzea ekarri digu, etxean galdu gabe egotea, LaLigako gotorlekuetako bat izatea. Europan ere hala izan dadila. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin