Bihar asteartea martxan ipiniko da Granadaren bisitarako online salmenta (larunbata, apirilak 29, 13:00). Internet bidezko salmenta irekia izango da zale guztientzat 9:00etatik larunbateko 10:00ak arte. Anoetako txarteldegia partida honetarako ostirala 28an 16tik eta 19tara zabalduko da eta partida egunean 10etatik aurrera. Sarreren prezioa 25 eta 50 euro bitartekoa da.