Imanol Agirretxe: Ezker orkatilean ebakuntza izan zuen (2016-09-16). Ondoren, 2016-11-24a ondoren molestiak ditu ezker orkatileko gihar peroneoen zonan (ankaren alboko zona, orkatila eta hankaren erdi distala). Fisioterapia eta tratamendu antiinflamatorio farmakologikoa. Entrenamendu pertsonalizatua. Eboluzioaren zain.
Markel Bergara: Hezur edema eskuin orkatileko barne maleoloan. Fisioterapia eta taldearekin eta bakarkako lana. Eboluzioaren zain.
Mikel Gonzalez de Martin: Ezker iztarreko gihar semitendinosoan
1.graduko lesioa. Fisioterapia eta tratamendu pertsonalizatua. Eboluzioaren zain.
Carlos Martinez. Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren lesio partziala. Tratamendu kontserbadorea (ez kirurjikoa). Fisioterapia eta lan pertsonalizatua. Eboluzioaren zain.
Raul Navas: Ezker aduktoreko giharren gertuko zonan 1.graduko lesioa. Fisioterapia. Taldearekin entrenatzen hasten da. Eboluzioaren zain.
Carlos Vela: Ezker belaunean molestiak (kanpo meniskopatia diagnostikatua). Tratamendu kontserbadorea (ez kirurgikoa). Fisioterapia. Entrenamendu pertsonalizatua. Eboluzioaren zain.
Joseba Zaldua: Ezker gerriko gihar lauki femoralean 2-3 graduko lesioa. Fisioterapia eta entrenamendu pertsonalizatua. Eboluzioaren zain.
Real Sociedad de Fútbol, SAD-eko Zerbitzu Medikua