SANSE 1-0 SD LOGROÑES

Oso beharrezkoa

Sansek garaipen oso beharrezkoa lortu du SD Logroñesi merezita 1-0 irazi eta gero Zubietan, bigarren zatiari ekin eta berehala Dadieren gol bati esker.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, baina arrisku handirik sortu gabe. Azkunek lehenengo abagunea izan du, kanpoko atezainak geldiaraztea lortu duen Dadieren erdiraketa errematatu eta gero. Errioxarrek jarraian burututako bi aukerekin erantzun dute: lehenik Miceliren ezkerkada batekin, Fraga arazorik gabe harrapatu duena, eta, argiena, Fernik urrutitik jaurtitako beste ezkerkada batekin, apur bat desbideratuta joan dena. Gure filialak asko estutu du atsedenaldira iritsi aurretik eta Mikel Rodriguez, buruz, gola sartzeko zorian egon da, baina bere errematea langa gainetik joan da.

Nagusitasuna are handiagoa izan da bigarren zatian. Partida hasi eta berehala, Dadiek korner batean aurreratu ditu donostiarrak. Gotik bikain jarri du kornerra eta aurrelari txuri-urdinak area txikitik egin du errematea gola egiteko. Gure filiala ez da konformatu eta Gorrotxategik, areaz kanpotik bidalitako eskuinkada batekin, langaren goialdera bidali du baloia. Gotik ere izan du berea, urruneko ezkerkada baten bidez, eskuaira berean jo duena. Lastima. Gipuzkoarrek nagusi izaten jarraitu dute, eta denbora guztian bigarren gola gertuago egon da berdinketa baino, nahiz eta markagailua ez den mugitu.

Sanserentzat oso beharrezkoa den garaipena bolada txar honekin amaitzeko balio duena. Merezitako hiru puntu partida biribil batean. Datorren asteburuan UE Cornella hartuko dute berriro Zubietan. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Ruperez, Martin, Cantero, Zoilo (kap.), Gorrotxategi, M. Rodriguez (E. Garcia, min. 71), Dadie, Goti (Mariezkurrena, min. 80), Orobengoa (Ochieng, min. 71) eta Azkune (P. Rodriguez, min. 91).

SD Logroñes: Uri, Gexan, Trespalacios, Aurtenetxe, Palacios (kap.), Curro (Schmerbock, min. 86), Miceli, (Garrido, min. 60) Salado, Cova (Oscar Fdez., min. 60), Manny (Castellano, min. 86) eta Ferni (Jaraiz, min. 75).

Gola: 1-0: Dadie, min. 48.

Epailea: Figueiredo Comesaña. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorrotxategi, E. Garcia eta Azkuneri eta kanpoko Cova, Gexan, Oscar Fdez. eta Trespalaciosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!