Osasuna Promesas 0-1 Sanse

Oso gertu

Vídeo

Sansek 0-1 irabazi du Osasuna Promesasen aurka gaur arratsaldean. Sergio Franciscoren mutilek partida oso lehiatua jokatu dute, eta nagusi izan dira. Lortutako garaipenarekin playoffak jokatzeko zorian daude txuri-urdinak.

Donostiarrak goruntz egin dute lehen zatian, eta denbora igaro ahala gehiago hurbildu dira aurkariaren areara. Hasi eta bost minutura, korner baten ostean, Zoilok etxekoen gola eragotzi du. Lehen berrogeita bost minutuen erdian, Martonen jaurtiketa arazorik gabe gelditu du Valentziak. Aurrelari txuri-urdinak gola sartzeko beste aukera argi bat izan du, baina area barrutik egindako jaurtiketa kanpora joan da. Atsedenaldirako hamar minuturen faltan, aurkariaren taldeak ia gola sartu du bere atean, Magunazelaiaren jokaldi on baten ostean. Lehen zatian gehitutako denboran, gorritxoak aurretik jarri ahal izan dira markagailuan, baina Osambelaren jaurtiketa langa gainetik joan da.

Atsedenaldiaren ostean bi taldeak lasaiago zelairatu dira eta ez dute ia aukerarik sortu zelaian. Amaierarako hogei minuturen faltan Gabilondok markagailua ireki eta donostiarrak aurreratzea lortu du. Alboko txuri-urdinak, areaz kanpotik, jaurtiketa gurutzatu batekin lortu du partidako lehena. Donostiarrek ez dute erritmoa gutxitu eta bigarrena sartzen saiatu dira, baina Azkuneren jaurtiketak zutoina urratuz alde egin du. Azken minutuetan nafarrek aukera argia izan dute neurketa berdintzeko; hala ere, Azkonaren jaurtiketa kornerrera desbideratu du Marrerok.

Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua lortu dute eta playoffak jokatzeko postu bat lortzetik oso gertu daude. Azkeneko jaurdunaldian berdinketak edota porrotak balio die sailkatzeko, baina galtzen badute Barça B-k eta Real Murciak egiten dutenaren esku geratzen dira. Datorren astean CD Castellón hartuko dute, aurkari zuzena, ligako azken partida jokatzeko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Osasuna Promesas: Valencia, Dufur, Ibaider (Azkona, min. 77), Herrando (kap.), Llinares, Aguilar (Sanz, min. 81), Osambela (Boiro, min. 77), Huarte, Pau, Benito (Yoldi, min. 46) eta Barbero (Jony, min. 66).

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Zoilo (Teijeira, min. 88), Gorrotxategi, Olasagasti, Kortajarena, Magunazelaia (Ezkurdia, min. 88), Agirre (Azkune, min. 67) eta Martón (Dadie, min. 80).

Gola: 0-1: Gabilondo, min. 72.

Epailea: Fernández Vidal. Etxeko taldeko Aguilar eta Dufurri, eta kanpoko Agirre eta Zoilori atera die txartela.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!