Realak bihar jokatuko du Erreginaren Kopako brontzea lortzeko neurketa, gaur finalerdietan Club de Camporen aurka galdu ostean, bat eta biko emaitzarekin. Txuri-urdinek partida ona jokatu dute, baina anfitrioiak eraginkorrago agertu dira eta finalaren atarian utzi dituzte donostiarrak.
Partida parekotasun handiarekin hasi da, txuri-urdinek ondo eutsi diote neurketari, baina bigarren laurdenean, hiru penalti korner alde zituztela, etxeko taldeak horietako bat aprobetxatu du atsedenaldira abantailarekin joateko.
Bigarren zatian, alde izan duten lehen penalti kornerrean, Lucia Casadok berdinketa lortu du, eta banakoa jarri du markagailuan. Azken laurdenean, gipuzkoarrentzat zoritxarreko ekintza batean, Club de Campo berriro aurreratu da. Amaierarako hamar minutu geratzen ziren eta talde txuri-urdina saiatu den arren eta berdinketa behartzeko penalti-korner bat ere izan duen arren, ez du shoot-out-etara iristea lortu.
Bihar, 09:00etatik aurrera, Atlètic Terrassa eta RC Polo taldeen arteko beste finalerdiko galtzailearen aurka lehiatuko dira hirugarren postua lortzeko. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin