Ostiralean UD Las Palmasi egingo diogu bisita. Talde kanariarra ez dago denboraldiko momoentu onean baina etxean LaLigako talde sendoenetakoa da. Sevilla FC-k besterik ez du irabazi Gran Canaria Estadioan aurten. UD Las Palmas hamabigarrren postuan iristen da zitara 28 punturekin.
Gero Rulli atezainak Real Sociedad TV-n partidari buruz eta Quique Setienek zuzenduriko taldeari buruz hitz egin digu.
Jarrdunaldia 5: Real Sociedad 4-1 UD Las Palmas
Lehen itzuliko neurketa, Anoetan, denboraldiko gol sorta handiena izan zen. Talde horia LaLigako errebelazioetako bat bezala iristen zen, baina Realaren partida hasiera bikainak partida erabaki zuen lehen minutuetan. Willian Jose, birritan, Zurutuza eta Carlos Velaren golek Eusebioren taldearen garaipena sinatu zuten.