Oyarzabalen gooooola!


Oyarzabalek finalean sartutako golaren narrazio desberdinak iritsi zaizkigu. Une historikoa izan zen, eta zuen ahotsei esker gogoratu nahi dugu. Mila era daude joan den apirilaren 3an Kopako finalean talde txuri-urdineko 10 zenbakiak lortutako gola kontatzeko, eta zuk nola egingo zenukeen jakin nahi dugu. Animatzen? Sari bikainak daude hoberen egiten dutenentzat. 

Nola parte hartu
Mycrocast tresnari esker oso erraza da parte hartzea. Eskatzen dizugu, une haiek oroitzen dituzun bitartean, finala erabaki zuen golaren aurreko jokaldia kontatzeko, Merinok bere magia erakutsi zuen hura, zulora pase zoragarria osatuz, Portuk jaso zuena, area barruan bota zuten arte. Eta baita ere Oyarzabalek sartu zuen penaltia kantatzeko. Emoziozko minutu bat pasatxo. 

Bizi unea berriro eta kontatu. Une bikaina igaroko duzu, seguru. Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin dezakezu, nahi duzun bezala. Eta Realeko hainbat kidek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu narraziorik onenak. 

Sari bikainak

Sariak? Futboleko bota batzuk, Mikel Oyarzabalek erabiltzen dituenak bezalakoak, Futbol Emotionek eskainita, eta ingeleseko edo frantseseko udako ikastaro trinko oso bat Lacunzan edo Lacunza Adventures hiriko kanpaldi batez gozatzeko aukera*. 

Hemen sartu behar duzu zure kontakizuna uzteko. Bideoa ikus dezakezu grabatu aurretik. Prest zaudenean, zure mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik, klik egin 'Record Commentary' gainean, klikatu berriro zure pantailan agertuko den mikrofonoan, eta… disfrutatzera! Ez kezkatu okertzen bazara; berriro has zaitezke. Amaitzean, sartu zure 'Username', zure posta elektronikoaren helbidea, eta grabazioan erabili duzun hizkuntza. Nahi dituzun narrazio guztiak utzi ditzakezu, eta ekainaren 6ra arte daukazu (baita ekainaren 6an ere) parte hartzeko. 



*Lacunzak eskainitako sarien kasuan, irabazleak nahi duen pertsonak gozatu ahal izango ditu. Udako ikastaroa 12 urtetik gorakoentzat da eta udalekua 4 eta 12 urte bitarteko gazteentzat.

**Oinarri arautzaileak. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!