Pariserako informazioa

Asteazkenean Parisen jokatuko dugun partida dela eta, hemen uzten dizugu bidaiarako informazio erabilgarria eta gomendioak.

SARRERAK JASOTZEA

Jasotzeko lekua: Sarreren banaketa egingo den hotela Eiffel dorretik ordu laurdenera dago. Posta elektronikoz bidali zaizkie hotelaren izena eta helbidea lekualdatu diren pertsonei.

Jasotzeko ordutegiak: asteartean, 10:00etatik 20:00etara, eta asteazkenean, 10:00etatik 17:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: sarrera duen pertsona bakoitzaren NANa aurkeztu beharko da, bai eta sarrera ordaintzean emandako ordainagiria ere. Ez da izen aldaketarik onartuko.

Segurtasun arrazoiengatik, tokiko agintariek gomendatzen digute behin sarrera jasota gure zaleak hoteleko sarreran ez elkartzeko. Hoteleko sarreran Realak bere langileak izango ditu sarrerak jasotzera doazen gure zale guztiei informazioa eta laguntza emateko.

MEETING POINT

Eguna, ordua eta lekua: otsailaren 14an, asteazkena, La Seine Musicalen. 12:00etatik aurrera.

Helbidea: La Seine Musicale, Île Seguin, 92100 Boulogne-Billancourt. Hiriaren hego-mendebaldean dago, hiriko gune kontrolatuenetako batean, eta Printzeen Parkea estadiotik gertu, zehazki metroan joanda (9 linea) hiru geltokitara.

Gure zaleek janari eta edarien stand batzuk aurkituko dituzte, musikaz gain.

Estadiora joatea: Parisko agintariek jakinarazi dute ez dela onartuko estadiorako bidean kalejirak egitea.  Plazatik metro gutxira Pont de Sevres metro geltokia dago, eta han estadioarekin lotzen duen metroko 9 linea har daiteke.

ESTADIORA SARTZEA

Frantziako poliziak azpimarratu du estadiora metroan joan behar dela, metroko 9 linearen bidez. Estadioko metro geltokiaren izena Porte de Saint-Cloud da, eta bertan gure zaleek estadiora iristeko sarbide esklusibo eta segurua izango dute.

Garrantzitsua: Frantziako poliziak jakinarazi digu metroko 10 linea erabiltzea saihestu behar dugula, linea horretan PSGko zale ultrak joaten direlako.

Metroko 9 lineatik estadioaren inguruetara iritsitakoan, Porte de Saint-Cloud geltokitik 500 metrora, igaro beharreko lehen segurtasun gunea aurkituko duzue. Puntu horretan sarrera duzuela egiaztatu beharko duzue; beraz, nahiko denboraz joateko gomendatzen dizuegu.

Zale bisitariak V. atetik sartuko dira estadiora. Han, ate birakariak aurkituko dituzte, sartzeko. Behin ate birakaria igarota eta miaketak egin ondoren, gure zaleak bi gunetan banatuko dira:

Sarrera berdea: Goiko eraztuna (bisitarien gunea). Ez dute eskumuturrekorik izango.

Sarrera horia: Beheko tribuna (bisitarien gunea). Eskumuturreko urdin eta zuri bat jarriko diete, identifikagarri gisa.

Garrantzitsua bi eraztunak ez daude konektatuta, eta, beraz, dagokizun eraztunera sartu beharko duzu. Gomendatzen da sarrera jasotzeko unean familiakoek, lagunek, zurekin dozanek eta zuk ere dagokizuen koloreko sarrera duzuela egiaztatzea.

Estadioko ateak 19:00etan irekiko dira. Estadiora sartu ezin diren objektuak (A4 baino neurri handiagoko poltsak eta motxilak, kanpoko bateriak, ordenagailu eramangarria, janaria, edari alkoholdunak, argazki kamera, beirak...) daramatzaten guztiek sarrera horretan erabilgarri egongo den kontsigna batean utzi beharko dituzte objektu horiek.

Partida ondoren estadiotik bueltatzea Partida amaitutakoan, gure zaleak metroko 9 linea har dezakete hiriaren erdigunera bueltatzeko. Metroa 1:00etan itxiko da.

PARISEN MUGITZEKO GOMENDIOAK

Azkenik, Parisera joan diren pertsonek posta elektronikoz jaso dituzte tokiko agintariek haien segurtasuna zaintzeko emandako jarraibideak, bai eta interesguneak eta hain seguruak ez diren guneak ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!