Audiodeskribapenen sistema martxan da Reale Arenan. Ekimen berritzaile honi esker ikusmen urriko pertsonek Realeko partidez beste zaleak bezala gozatzeko aukera izango dute.
Audiodeskribapen sistema bat inplementatzeari esker, ikusmen urritasuna duten jarraitzaileek partidetan murgildu eta futbola modu hurbilagoan bizi ahal izango dute. Irtenbide horrek zelaian gertatzen denaren narrazio zehatza eskaintzen du, denboran atzeratu gabe, erabiltzaileei jokaldi bakoitza, jokalarien aulkian gertatzen den erreakzio bakoitza eta harmailetan ere gertatzen dena jarraitzeko aukera emanez, une oro. Audiodeskribapenen sistema horretara sartzeko, Escoita aplikazioa erabili behar da.
Real Sociedad TVk ONCEko eta Begisareko ordezkariekin partekatu zuen atzo jardunaldia, eta pozik agertu ziren teknologia hori erabiltzeko aukerarekin, "ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei partida modu oso eta eskuragarrian bizitzen laguntzen baitigu. Primerakoa da partidak horrela gozatu ahal izatea".
Audiodeskribapenen sistema inplementatzea beste urrats bat da Real Sociedad Fundazioak bere programen bitartez irisgarritasun eta inklusiorako bidean aurrera egiten jarraitzeko. Testuinguru horretan ere kokatzen dira, adibidez, Navilens teknologian oinarrituta jarri ditugun informazio panelak, erabiltzaileei gailu mugikorretan informazioa modu erraz eta azkarrean jasotzeko aukera ematen dietenak, estadioan duten esperientzia hobetzeko.